Uztailaren 6an: Gorbeia

01/07/2008 10:38

 

Eguna: Uztailaren 6a

Ordua: 8:00etan Kirikiñotik, kotxez

Egun osoko txangoa

More...

  

Izen ematea: Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan. Kotxea eramanez gero, bertan adierazi behar da.

  

Bazkaria: Bakoitzak eraman behar du berea etxetik, baita mahaia eta aulkiak. Pagomakurren bazkalduko dugu.

Ibilbidea:

  

Bizkaia eta Araba lurraldeen artean, bien arteko muga osatuz, Gorbeia mendigunea dago kokatuta. Mendigunea 1994ko ekainaren 28an parke natural izendatu zen. Iparraldeko erdia karezkoa eta malkartsua da eta Arabaren aldera dagoenak, ordea, askoz erliebe bigunagoa du.

  

Guk Pagomakurretik hasiko dugu mendi txangoa. Horretarako Areatzara heldu behar dugu. Herri honen erdigunean, kartel batek argi adierazten duen bidea hartu beharko dugu galtzeko arriskuri gabe Pagomakurreraino igotzeko kotxez. Han, 900 metroko garaieran autoak utziko ditugu. Inguru horretan aterpe ugari daude, denak pribatuak. Lehen, duela gutxira arte, taberna bat ere bazegoen baina, antza denez, itxita dago gaur egun.

  

Gorbeiara aldera ekingo diogu, bide zabala hartuta. Bertan jendearekin  egingo dugu topo, batez ere jai eguna baldin bada, eta igoera erraza eta zailtasunik gabea da.Lekanda mendiaren hagapean.

  

30 minututan, gutxi gora behera, Arrabakoatean egongo gara eta bertatik Gorbeia ikusiko dugu. Arraba zelaietatik barrena doan bide zabalari jarraituko diogu (1.070 m.). Bidea duela gutxi bi aldeetan landatutako zuhaitz txiki batzuek mugatzen dute eta 5 edo 6 minutura desbideraketa baten ondoan igaroko dugu (HHM). Zuhaitz txikiak ere muga dituen bide hori  Mendi Federazioarena den Elorria aterpera doa. Gu, ordea, Hegoaldera joango gara, erabat garbi ikusten de bidetik, Gatxarrieta (1.183 m.) mendiaren oinean dagoen  Aldape mendi-lepora igoz.

  

Bide-txigorretik aurrera joango gara (HHE), zertxobait jaitsiz Egiriñao-ra.

  

Gure eskuinean Zastegi-ko Menhirra ikusiko dugu, eta hortik Aldamin eta Gorbeia mendien ikuspegi ederraz gozatzeko aukera dago.

  

Baseliza txikia gordetzen duen Egiriñao basoa zeharkatuko dugu. Eta gure eskuinean Juventus klubaren aterpetxearen ondotik igaroko gara.

  

Abiapuntutik ordubete eskasera eta 1.100 metroko garaieran, Lekuotz iturria utziko dugu gure eskuinean. Puntu honetatik ekingo diogu geratzen zaigun 375 metroko igoerari.

  

 Aldapa geroz eta gogorragoa da, Gorbeia eta Aldamin artean dagoen Aldamiñospe (1.321 m) mendi-leporaino (ordubete eta 25 minutu). Hemen ezkerrera jotzen badugu (IIE), Aldamin mendia (1.376 m.) bost minutura dugu. Gailur honetatik izugarriak dira ikuspegiak iparraldera begiratuz gero eta beste aldera Gorbeia bera eta bere tontorrean gurutzea ikusten da.

  

Baina Adamin-era igotzen ez bagara, azken aldapari ekin beharko diogu, aldaparik malkartsuenari, zuzenean igo ordez “ese”ak egiten igo arazten duen aldapari. Eta halako batean , poliki oliki, Gurutzea ikusten hasiko gara eta berehala Gorbeiaren tontorrera helduko gara (1.441 m.) (ordubete eta 40 minutu). Bertan, Gurutzea ez ezik, pare bat postontzi eta inguruan ikusten diren tokiak eta horiekiko distantzia adierazten dituen mahaia ere badaude.

  

Ikuspegia zoragarria. Iparraldean Lekenda; Ipar-Ipar Mendebaldean Ganekogorta; Ipar- mendebaldean, Ordunte, Castro Grande; Mendebaldean, Eskutxi-Tologorri; Hegoaldean, Badaia Mendikatea; Ekialde-Ipar ekialdean, Anboto. Eta Zadorrako aintzirak zein Arabako lautada eta Bizkaiko bailaren arteko ezberdintasunak.

—————

Back