Argazkiak 

Orri honetatik Itxartuk burututako hainbat ekitalditako argazkiak ikusi ditzakezu. Arloka daude sailkatuta. Ekitaldiaren izen bakoitzaren azpian ageri den web orria zapaldu behar duzu arratoiaren ezkerreko botoiaz.

Lehen argazkien gainean hiru izen ageri dira: Miniaturas, Detalle eta Comentarios. Bilduma irekitzen duzunean,  "Detalle" edo "Miniaturas" eran izango dituzu (kaso bakoitzari dagokion hitz egokia beltzez agertuko zaizu). Dena dela, edozein eratara ikusi ditzakezu argazkiak, aukeratzen duzun erari dagokion izena arratoiaz zapalduz .

Argazkiren bat zure ordenagailuan tamaina egokian gorde nahi baduzu, urrats hauek eman behar dituzu:

     

Web honetatik argazkiak jaitsi eta gordetzeko urratsak

   

  1. Itxarturen webgune honetan zuk nahi duzun albuma irekitzen duzunean, gorde nahi duzun argazkiaren gainean ipini behar duzu arratoiaren azkona.
  2. Bere gainean klik egiten baduzu, argazki handiagotua agertuko zaizu.
  3. Argazki horren gainean zeinu batzuk ikusiko dituzu. Arratoiaren azkona zeinu horietako bakoitzaren gainean jartzen duzunean, zein eragiketa gertatuko litzatekeen adierazten duen mezu bat ageri da.
  4. Ezkerretik hasita bosgarren zeinua bere barruan ‘+’ bat duen lupa bat da eta bere mezua: “Todos los tamaños”.
  5. Hor klikatzen baduzu argazkia are handiagoa agertuko zaizu eta bere gainean lerro bat ikusiko duzu: “ Tamaños disponibles: Cuadrado – Miniatura – Pequeño – Mediano – Grande – Original”.
  6. Nahi duzun tamaina aukeratu ezazu (erresoluzio edo bereizmen egokian nahi izanez gero, “Grande” edo “Original” hautatu beharko duzu).
  7. Eta ondoren, “Descargar el tamaño” klikatu ezazu.
  8. Artxiboaren deskarga horretan aukera batzuk izango dituzu: “Ireki – Gorde – Ezeztatu”. Jakina, gordetzeko bigarrena aukeratu behar duzu.
  9. Eta hurrengo pantailan (“Gorde honela”), argazkia gorde nahi duzuneko karpeta aukeratu eta fitxategiari eman nahi diozun izena jarri behar duzu.