Urriaren 5: Lekeitiora egun osorako

24/09/2008 10:17

 

Beste talde batzuekin batera (Mungia, Sopelana, Derio, Meñaka, Fruiz, Leioa) Lekeitiora joango gara egun pasa.

Ikus kartela: Lekeitio

  

Algortatik irteera: 8:00etan Kirikiñotik, autobusez

More...

     

Lekeitiora helduera: 9:00etan

  

Bi aukera:

  • Otoio mendira (399 m.) igo eta bidegorritik Lekeitio joan (mendigoizaleentzako zailtasunik gabeko ibilbidea). Iraupena: 3 ordu eta erdi, hamarretakoaren denbora barne).
  • 10:00etati 12:00etara Lekeitiotik bisita gidatua.

    

12:30etatik 15:0etara trikipoteoa denok batera

   

15:00etan: Bazkaria Zita Emperatriz Hotelean

Menua:

  • Izoki itsastua eta langostinoz egindako entsalada, saltsa tartara arin batez lagunduta.
  • Sánchez Romero Carvajal paleta iberikoa
  • Zigala txikizko saltsaren gainean txangurro hojaldrea
  • Pistoren gaineko bakailaua, bi saltsatan
  • Ahatearen magreta, orejoizko kremarekin eta xixa basatiez salteatua
  • Goxua, gure erara

   

Itzulera: Lekeitiotik 19:30etan abiatuko da autobusa

  

Kostea: 35 € nagusiek eta 25 € gazteek (18 urtetik beherakoek)

  

Izen ematea: Itxartu Mendigoizale Taldearen kontuan sartu behar da dirua (BBK: 2095 0022 00 9106732999), norberaren datuak emanez. Toki-kopurua mugatua denez, ordainduz izena ematen duten lehenak onartuko dira eta izen-ematearen ordena bera hartuko da kontuan autobuseko eserlekuak banatzeko.

  • Azken eguna irailaren 30a, asteartea.

—————

Back