Mendian 2015ean federatzeko prozedura

12/12/2014 13:44

 

Itxartu Mendigoizale Taldeak bere bazkideak edo gure taldearen bidez egin nahi duten pertsonak Euskal Mendizale Federazioan federatu daitezen prozedurari ekin dio jadanik.

 

Inolako ordainketarik egin edo posta elektronikoaz fitxa bidali baino lehen hemen ageri diren oharrak eta aholkuak irakurri ditzazuela eskatzen dizuegu.

Kuota ordaintzeko aukerak:

  1. Interneten bidez.
  2. ITXARTU BULEGOAN (Algortako etorbidea 104 - 48991 Getxo), aldez aurretik hitzordua Jose arduradunarekin lotus: tlfnoa 656751897.

 

Eskaintzen den prozedura hauxe da:

 

 

  • Behar izanez gero, bete behar den fitxa jaitsi daiteke (horretarako Federatzeko eskaera klikatu behar da, ondoren ireki den agiriaren goialdean eta ezkerrean dagoen 'Download' zapaldu behar da eta agiria gorde), ondoren agiria bete eta mendigoizalea@itxartu.com helbidera bidali behar da.

 

  • Eskatzaile bakoitzak federatzeko argibideak irakurri eta bere kasuari dagokion egoera erabaki ondoren, kuota kalkulatu eta diru hori Itxartu Mendigoizale Taldeak BBK-n duen kontu honetan sartu behar du: 2095 00 2200 9106732999

 

Edozein zalantza izanez gero, mendigoizalea@itxartu.com helbidera idatzi ezazu, argibide gehiago eskatuz.

 

Aholkua: sartu ezazu dirua esandako kontuan eta bidali ezazu, hala baldin badagokizu, fitxa beteta (fitxa hau lehen aldiz federatu nahi dutenek edo aurreko urteko daturen bat aldatu nahi dutenek soilik bidali behar dute)

—————

Back