2020.01.26, mendi: Jatatxiki eta Jata, goizekoa

22/01/2020 11:33

JATA (598m) JATATXIKI (555m)

2020ko Urtarrilaren 26an  (goizekoa)

 

IBILBIDEA

Irteera Maruri-Jatabetik (Lorenzo deuna Elizako aparkalekutik) (60m) Jatatxiki gailurretik (555m), Jata gailurretik (598m) pasatuz eta itzulera irteerako lekura.

 

Zailtasuna: ertaina-goikoa (ikusi oharrak), 693m-ko gorako igoera metatua, 14,20 Km-ko ibilbidea eta 3:30 orduko zeharbidea gehi hamaiketakoarena.

 

Informazio gehiago:

2020.01.26 Jatatxiki-Jata  Kartela

2020.01.26 Jatatxiki-Jata  Oharrak gazteleraz

 

IZEN EMATEA:

Posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar da, urtarrilaren 24a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.

ADI! ALDI HONETAN 8:30etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA

batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik

 

Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2020ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.

 

—————

Back