2019.12.15, mendia: Bolintxu-Pagasarri (671 m)

11/12/2019 16:34

BOLINTXU-PAGASARRI (671m)

2019ko Abenduaren 15ean (goizekoa)

 

IBILBIDEA

 

Irteera Bolintxibidetik (Buia) (60m) Bolintxu ur-jauzitik (100m), Pagasarri gailurretik (671m), Pagasarri parking-etik (293m), Arnotegi gailurretik (426m) pasatuz itzulera irteerako tokira.

 

Zailtasuna: ertaina (ikusi oharrak), 790m-ko gorako desnibela metatua, 12,94 Km-ko ibilbide zirkularra eta 3:30 orduko zeharbidea gehi hamaiketakoarena (BBKko igoera dela eta 30 minutuko geldiketa egingo dugu Pagasarrin).

 

IZEN EMATEA:

Posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar da, abenduaren 13a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.

ADI! ALDI HONETAN 8:30etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA

batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik

 

Inportantea:

Irteera hau eta BBK-k antolatzen duen ohiko Pagasarrirako irteera bat datoz.

 

BBK-k katiluak oparituko ditu gailurrean hamaiketakoaren banaketan plastikozko ontziak kentzeko. Emango den hamaiketakoak ondoko hau izango ditu: tortilla-ogitartekoak eta txorizoa sagardotan egosia, ardo, salda eta urarekin.

 

Hamaiketako honetan parte hartu gura dutenek 3 euro ordaindu behar dituzte izena emateko, abenduaren 10etik aurrera BBK Salan, interneten bidez edo Kutxabanken orotariko kutxazainetan.

 

Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.

 

—————

Back