2019.11.09, herri kirola: I. Getxoko Pentatloi saria

03/11/2019 11:08

2019ko azaroaren 9an, larunbata, Algortako San Nikolas plazan, eguerdiko 12:00etan, "Getxon Herri kirolaren eguna" urteroko ekitaldia izango dugu, Itxartu Taldeak eta Bizkaiko Euskal Joko eta kirol Federakundeak antolatuta.

 

Aurten "I. Getxoko Pentatloi Saria" izango dugu ikusgai. Izenak adierazten duen bezala, bost saio egin behar dute partaide bakoitzak: Harri jasotzea, gizon-proba (400 kiloko harria arrastaka eramatea), aizkora, txinga erute eta korrika. Eta lehia bi txandatan egingo dira, lehenengoa bik eta bigarrenean beste biek.

 

Lau partaide bizkaitar izango dira: Ousmane Drame, Unai Ardeo, BeƱat Amade eta Jon Gisasola "Zelai V". 

 

Hona hemen 2019.11.09 I. Getxoko Pentatloi Saria-ren kartela

 

—————

Back