2015.07.19, mendia: Larrune mendira eta Sara herrira, egun osokoa

08/07/2015 13:30

UZTAILAREN 19an, ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK LA RHUNE LARRUN) mendirako txangoa prestatu du, egun osorako, mendian ibili nahi dutenentzako edo bestela egun polit bat eman nahi dutenentzako (trenean igo eta jaisteko aukeran).

 

Ibilbidea:

Askaineko Harrobitik (158 m.) abiatuko gara eta Larrune gailurrak 905 metroko garaiera du. Igoeran 2 ordu 30 min. erabiliko dugu abiada behartu gabe. Jaitsi Larruneko kremailera trenean jaitsiko gara.

 

Informazio gehiago:

 

Bazkaria: Nafarroako Zugarramurdiko Alti jatetxean

Bazkalaurrekoak: : Martini, Ricard edo sangria

Zizka-mizka hotzak: zainzuri ozpin-oliotan, arrautza gogorrak maionesarekin, patea, lukainka,
saltxitxoia, atuna, muskuiluak, antxoak xerratan, azeituna beteak.

Bigarrena: Arkume errea entsalada berdearekin

Postrea: Bertako gazta, euskal pastela, kafea eta likoreak

 

Prezioa: 30€

Noberaren kontura, Trenaren prezioa: 18€ joan-etorrikoa eta 13 € etorrikoa soilik (ez barne)

 

Arratsaldez:

Asti librea SARA bisitatzeko.

 

Izen ematea:

Itxartu Mendigoizale Taldeko kontuan dirua (30 € pertsonako) sartu. Postuak mugatuak direla eta inskripzio-ordena kontuan hartuko da, orden hau baliogarria izango da autobuseko plazak emateko. Azken eguna: asteartea uztailaren 14a.


Itxartu Mendigoizale
Taldearen kontua BBK 2095 0022 00 9106732999

 

—————

Back