2012.09.08, Herri kirolak: Zazpi Herrialdeen arteko Txapelketa

02/09/2012 11:17

 

Urriaren 8an, larunbata, arratsaldeko 16:45etatik aurrera, Algorta-Getxoko Batzokiko jolastokian Euskadiko Zazpi Herrialdeetako XXIV HERRI KIROLAETAKO TXAPELKETA jokatuko da, bertan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Behe Nafarroa hamar kirol-mota ezberdinetan lehiatuko direlarik: ingude-jasotzea, lokotx-biltzea, harri-jasotzea, zaku-eramate lasterketa, lasto-jasotzea, txinga-eroatea, orga jokoa, trontza, aizkora eta sokatira.

Euskadiko herri kirolen mailan garrantzitsuenetakoa den txapelketa hau iaz Arabako Legution jokatu zen eta Gipuzkoa atera zen txapelduna.

150 kirolariek esku hartuko dutela aurreikusten da.

16:45etan Kirolari eta herrialdeen desfileak eta aurkezpenak emango diote hasiera jardunaldiari. Txapelketa, berriz, 17:00etan hasiko da.

Antolatzaileak Euskal Joko eta Kirol Bizkaiko Federazioa eta Algortako Itxartu Taldea izango dira.

Eta babesleak Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, DEIA eta Grupo Noticias izango dira.

 

OHARRA: Larunbat osoan zehar 400 kilogramoko txerri bat arituko dira erretzen. Ondoren, 19:30etatik aurrera, Txapelketa amaitzen den ordutik aurrera, Batzokiko Tabernan dastatuko dugu.

 

2012.09.05ko prentsa-oharra

Prentsaurrekoa-argazkia

 

2012 Herri Kirolak-Kartela


 

—————

Back