2012.04.22, mendia: Aulesti-tik Kanpona (504m) eta Arrola (532m)

18/04/2012 16:12

Igande honetan aurreko iganderako, hilak 15a, aurreikusita zegoen mendi-txangoa berreskuratu dugu. Dakizuenez, aurrekoa ez genuen egin oso eguraldi txarra egon zelako.

 

Eta bide batez Sarritik Zeanuri-ra Basatxi Xendari jarraituz apirilaren 22rako programatuta zegoen txangoa bertan behera utzi dugu, arrazoi hauengatik:

"Eguraldiaren iragarpenak egun osoko txango batentzako behar bezain onak ez direnez eta ibilbidea nahiko egoeran kaskarrean egon daitekeela kontuan harturik, apirilaren 22rako pentsatuta genuen irteera atzeratu egin dugu. Bere ordez aurreko igandean, apirilaren 15a, bertan behera utzi genuen txangoa egingo dugu, hau errazagoa eta goizekoa delako. 22rako programatuta genuen ibilaldia bere garaian esango zaizuen beste data batera eramango da."

 

Arrola mendirako txangoari buruzko informazioa hauxe da (aurreko iganderakoa):

Algortatik irteera: 8:00etan autobusez, Algortako batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.

Mendiko ibilbidea: Aulesti (120m) - Kanpona (504m) - Miñarri (450m) - Elbitzuaga (458m) - Arrola (532m) - Aulesti (86m)

Luzera: 12,3 km.

Gutxieneko garaiera: 86 m.

Gehieneko garaiera: 532 m.

Igoera metatua: 665 m.

Denbora: 3o 30min + hamaiketakoa

Zailtasuna: ertaina, lehen zatia pixkat zaila delako eta distantzia ere luzea delako

Algortara heldu: 14:30eta gutxi gora behera.

Informazio gehiago:

 

Eta aurreko igandekoa berriro gertatu ez dadin, aholku hau bidali nahi dizue Itxartu Mednigoizale Taldeak: "Es necesario apuntarse en la lista o estar atentos al correo electrónico para evitar que suceda como el pasado domingo que varias personas se presentaron a las 8:00 horas en el punto de salida. El sábado pasado se avisó de la suspensión por correo electrónico, se contactó con las personas apuntadas en la lista para comunicarles lo de la suspensión y se colocó un aviso en el cartel de la salida."

—————

Back