2012.04.01: Aretitio-tik Elgetara eta Intxorta inguruko borroka-eremuaren bisita

25/03/2012 15:51

 

Itxartu Mendigoizale Taldeak Areitio tontorretik Elgeta herrira eramango gaituen mendi txangoa prestatu du apirilaren 1erako, iganderako. Gure bidean Santamañazar, Erdella, Intxorta, Intxorta txiki eta Gaztelumendi gailurrak igaroko ditugu, duela 75 urte Intxortako borrokak ikusi zituzten inguruak bisitatuko ditugu eta Elgetaraino helduko gara.

 

Irteera: 8:00etan autobusez Algortako Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik

Ibilbidea: Areitio tontorra (312m) – Santamañazar/Ganguren (669m) – Txaboleta mendi-lepoa (550m) - Erdella (680m) – Santruan baseliza (460m) – Intxorta (737m) – Intxorta txiki (711m) – Gaztelumendi (718m) – Intxortako atea (547m) – Elgeta (470m).

Luzera: 13,6 km

Gutxienezko garaiera: 318 m.

Gehinezko garaiera: 737 m.

Igoera metatua: 778 m.

Denbora: 3 o. 45 min. + hamaiketakoa

Txangoaren hasiera: 9:00etan

Txangoaren amaiera: 13:30etan

Izena eman: Algortako Batzokiko tabernan eskegita dagoen orrian. Mendi txangoa egin behar baduzu, idatzi 1 zure izenaren ondoren eta kultura-bisita gidatua egin behar baduzu, ipini 2 toki horretan.

Prezioa: bidaia 7 € (autobusean ordainduko da) eta kultura bisita gidatua 5 € (Elgetan antolatzaileei ordainduko zaie)

 

 

Mendi-txangoaren informazio gehiago:

Kultura-bisitaren informazio gehiago (baita mendi txangoa egingo duten pertsonentzako)

—————

Back