2010.10.24: Gernika eta Urdaibaira

17/10/2010 19:50

 

Urriaren 24ean, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldea Gernikaldera, joango da oso harreman hurbilak dituen Uribe Kosta, Mungialde eta Txorierriko beste mendi taldeekin batera. Urtero egiten dugu honelako txango bat, beti bi arlo ikutuz: mendia eta kultura.

 

Abiaera: 8:00etan autobusez, Algortako Batzokiaren parean dagoen autobus geltokitik.

Aukerak:

  • Mendi ibilaldia: Urdaibain zehar, Atxerreko Kepa Deunaren baselizara igoz.
  • Kultura-ibilaldia: Gernika bisitatuz (Batzar Nagusietako Etxea, Euskalherriko Museoa)

Bazkari: Zimela jatetxean, menu hau dastatuz:

  • Zainzuri beteak
  • Porru eta bakailaoa hostopila
  • Bakailaoa Bizkai erara
  • Kafea eta txupitoak

Prezioa: 30 € nagusiek eta 20 € 18 urte baino gutxiagokoek.

Izen-ematea: dagokizun dirua Itxartu Mendigoizale Taldeak BBKn duen kontu honetan sartuz:  2095 0022 00 9106732999.

  • Autobuseko eta jatetxeko postuak gordetzea dirua sartzean gertatzen den hurrenkeraren arabera egingo da.

—————

Back