2010.09.19: Arkamo mendilerrora, Repico mendira (1184m)

14/09/2010 09:20

 

 

Itxartu Mendigoizale Taldeak Arkamo mendilerrorako txangoa prestatu du, egun osorako. Autobusez Algortatik Arriano-ra (753 m.) joango gara eta hemendik gailur hauetatik igaroko gara: Risco Malo (1.171 m.), Repico (1.184 m.), Kruzeta (1.164 m.) eta Montemayor (1.097 m.). Ibilaldiaren amaiera Jokano-n (605 m.) izango da.

Aniaera: Autobusez(10 €) Agortatik, 8:00etan, Batzokiaren aurrean dagoen bus geltokitik.

Ibilbidea: goian aipatutakoa, iraupena 6 ordu eta erdi edo 7 ordu izango delarik.

Bereiztasunak: txangoa egun osokoa izango da, bakoitzak jatekoa eta edatekoa eraman behar ditu, eta ur ugari eraman dezauela aholkatzen dizuegu. Zerbait hartzeko geraldiak ordu hauetan daude aurreikusita: lehena 11:30etan hamaiketakoa hartzeko eta bigarrena 14:30etan bazkaria jateko.

Algortara 20:00etan itzuliko gara gutxi gora behera.

Informazio gehiago:

—————

Back