2010.08.15: Begoñara Algortatik oinez

08/08/2010 09:09

 

Urtero bezala, abuztuaren 15ean, gauerdiko 00:00etan, Algortako Batzokitik abiatuko gara gauez eta oinez Begoñako Basilikaraino joateko, ibilbidea batez ere ibai ondotik egingo dugularik.

 

 

Ibilaldiak 3 ordu eta erdi iraungo du, gutxi gora behera.

 

Elkarrekin antolatua, talde bakoitzak kotxe bat Begoñaren inguruan aldez aurretik utzi dezazuela iradokitzen dizuegu, gero itzulera errazago egin ahal izateko. Dena dela, beti hartu liteke metroa, gauean zehar ibiliko delako.

 

Hementxe duzue ibilaldia iragartzen duen kartela.

—————

Back