2010.05.16: XXV.Sopelanako Ibilaldi neurtua

12/05/2010 15:35

 

 

Aurten Sopelanako Herri Ibilaldiaren XXV. ekitaldia izango da. Hori dela-eta, antolatzaileek, Urko Mendi Taldeak alegia, aurreko egunetan ere ekintza batzuk antolatu dituzte.

 

Hauxe da egitaraua:

Maiatzaren 14ean, 19:30etan, Kurtzio Kultur Etxeko Aretoan: Juanjo San Sebastian mendigoizalearen hitzaldia.

Maiatzaren 15ean, 18:00etatik 20:00etara, Udaletxearen enparantzan: Haur jolasak. Ondoren Fanfarria eta Txokolatea.

Maiatzaren 16an, Herri ibilaldiak: Nagusiak 9:00etan abiatuko dira eta Txikiak 11:00etan.

    Gero, hamaiketakoa eta sari eta partaide gutientzako opari banaketa izango dira.

    Dena Barinatxe Txistu taldeak eta Trikileku Trikitixa taldeak alaituta.

 

Itxarturekin joan nahi dutenek joateko bere garraiobidea aukeratu behar dute, Sopelana hurbil dagoelako.

Dena dela, metroz eta taldean joan nahi dutenek jakin dezatela Algortako geltokitik 8:20etan baino beranduago igaroko den lehen metroa hartuko dugula Sopelanaraino elkarrekin joateko.

Informazio gehiago kartel honetan.

 

—————

Back