2010.03.14: Pico de la Cruz (803 m)

11/03/2010 13:38

 

 

 

Eguraldi txarra dela-eta, Urduñako Orientazio Lasterketa bertan behera geratu denez, Itxartu Mendigoizale Taldeak beste txango bat prestatu du, Pico de la Cruz-era hain zuzen, Zuhaizti-tik abiatuta.

Abiaera: Kotxetan, Algortako Kirikiño-tik, 8:00etan.

Mendi-txangoa: Harkaitz beltzak Interpretazio Gunea - Gasteran (801m.) - Pico de la Cruz (803 m.) - Ganeran (823m.) - Harkaitz beltzak.

Iraupena: 3:30 ordu gehi hamarretakoa.

Itzulera: 14:30etan Algortan.

Izen-ematea: Aldez aurretik Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan izena ematea aholkatzen dugu. Bere kotxea eramateko prest dagoenak, hala adierazi dezala aipatutako zerrenda horretan.

 

Informazio gehiago kartel honetan.

—————

Back