2010.01.17: Etxebarri-Lutxana zeharkaldia

13/01/2010 13:55

 

 

Urtarrilaren 17an, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldeak Etxebarri - Lutxana zeharkaldia egingo du.

Etxebarri-ra metroz joango gara,  gehienok Algortatik. Hauek Algortako metro geltokian 8:05erako egon behar dute, hartuko dugun metroa Algortatik 8:15etan igarotzen dena izango baita.

Taldearekin beste geltoki batean bat egin nahi dutenek jakin dezatela talde nagusia aipatutako tren horretako azken bi wagoietan joango direla.

Mendi txangoak 3:30 eta 4:00 ordu bitarteko iraupena izango du eta Algortara 14:00ak inguruan helduko gara, berriro ere metroz Lutxanatik.

Bakoitzak bere Creditrans-a eraman dezala aholkatzen dugu.

Ibilbidea toki hauetatik igarotzen da: Etxebarri - Ganguren - Avril - Santo Domingo - Artxanda - Banderas - San Bernabe - Enekuri - Lutxana

Honekin batera:

- Ibilaldiaren iragarkia.

- Ibilaldiari buruzko oharrak gazteleraz.

—————

Back