200.03.14: Urduñako Orientzaio Lasterketa

11/03/2010 13:42

 

Martxoaren 14ean, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldeak bikoteka egiten den mendiko orientazio lasterketan eskuartuko du, Iparraldeko Ligako Bizkaia Saria 2010.

Berez 9 lasterketa edo ibilibideren artean aukeratu dezakete Orientazio talderen batean daudenek. Itxartukook, Orientazio talderik osatzen ez dugunez, bi ibilbide ditugu aukeragai, nahiko errazak biak ala biak. Bat aukeratu behar da eta larunbata baino lehenago zuen aukeraketa Itxartu mendigoizale Taldeari, mendigoizalea@itxartu.com helbidera, bidali behar diozue mezu baten bidez. Mezuan ibilbidea, partaidearen edo partaideen izen-abizenak eta adina zehaztuz.  Mezu bakoitzean bi pertsona, bat bakarrik edo bi baino gehiago izeneman daitezke. Bat bakarrik izanez gero, Itxartuk bikote bat jarri dezaion nahi ote duen adierazi behar da, bestela bakarrik aritu beharko du. Eta bi baino gehiago izanez gero, hobe bikoteak eginda etortzen bazaizkigu, lana errazteko. 

Irteera: autobusez Algortako Kirikiño-tik 8:00etan.

Lasterketaren hasiera: 10:00etan.

Lasterketaren iraupena: 2 eta 2 eta erdi ordu bitartean.

Itzulera: 14:30etan inguru Algortan.

Informazio gehiago:

 

—————

Back