Albisteak
2010-03-10 10:34
Martxoaren 14ean, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldeak bikoteka egiten den mendiko orientazio lasterketan eskuartuko du, Iparraldeko Ligako Bizkaia Saria 2010.
Berez 9 lasterketa edo ibilibideren artean aukeratu dezakete Orientazio talderen batean daudenek. Itxartukook, Orientazio talderik osatzen ez dugunez, bi ibilbide ditugu aukeragai, nahiko errazak biak ala biak. Bat aukeratu behar da eta larunbata baino lehenago zuen aukeraketa Itxartu mendigoizale Taldeari, mendigoizalea@itxartu.com helbidera, bidali behar diozue mezu baten bidez. Mezuan ibilbidea, partaidearen edo...
—————
2010-03-05 02:29
Itxartu Mendigoizale Taldeak igande honetarako, Valderejo Parkean dagoen Peña Luisa (952 m.) mendirako txangoa prestatu du, Corro-tik (680 m.) abiatuta eta gero Mairuaren kobazulora joango garelarik.
Abiaera: autobusez Algortako Kirikiño-tik, 8:00etan.
Mendi txangoaren iraupena: 3 ordu inguru.
Desnibeal: 287 m.
Algortarako itzulera:14:00etan.
Izen-ematea: Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan izena jartzea komeni da.
Informazio gehiago:
Txangoa iragartzen kaleratu dugun kartela.
Ibilbideari dagozkionOharrak.
—————
2010-02-17 11:07
Otsailaren 21ean, igandea, Itxartu Mendigoizale Taldea Fruizeko Herri ibilaldira joango da (ikusi kartela).
Irteera: Algortako Kirikiño-tik, kotxez, 8:15etan.
Izenematea: Algortako Baztokiko Tabernan dagoen zerrendan. Bere kotxea eramango dutenei zerrenda horretan adierazi dezatela eskatzen diegu.
Ibilaldiaren hasiera: 9:00etan.
Ibilaldiaren iraupena: 2:30 ordu inguru.
—————
2010-02-16 10:20
Mendia
Urtarrila
10.- Armintza-Algorta
25.- Izaspe
17.- Bolueta-Lutxana
24.- Argalario-
Mendibil
Otsaila
7.- Iluntzar
21.- Fruiz HI
...
—————
2010-02-03 08:53
Itxartu Mendigoizale Taldeak Illuntzar (727 m.) mendirako txangoa prestatu du, Nabarniz-etik abiatuta.
Irteera: 8:00etan autobusez, Algortako Kirikiño-tik.
Ibilibidea: Nabarniz (363 m.) - Irurkitza bizkarra (636 m.) - Illuntzar (727 m.) eta berriro Nabarniz-era.
Iraupena: 3 o. 15 min.
Igoera denera: 397 m.
Itzulera: 14:00etan gutxi gora behera Algortan egongo gara.
Izenematea: aldez aurretik egin dezauela aholkatzen dugu, Algortako Batzokiko Tabernan dagoen zerrendan. Bestela, irteera-orduan Kirikiñora joan behar duzue, autobusean tokirik egonez gero.
Informazio...
—————