Itxartu Argentinako Euskal astean

16/10/2012 08:50

Argentinara goaz

ITXARTU TALDEA urriaren 17an Argentinara doa, Rosarion eta Concordian dantza egitera

Hurrengo urriaren 17an Itxartu Euskal Dantzari Taldeko 26 kide Argentinara goaz. Aurten Rosarion ospatuko den Argentinako SEMANA NACIONAL VASCA delakoan Euskadiren ordezkari gisa arituko gara, aurten 100 urte betetzen dituen Zazpirak Bat euskal

 

etxeak gonbidatuta. Hori dela eta, Rosarioko "El Circulo" antzokian emanaldia eskainiko dugu urriaren 26an arratsaldeko 20:00etatik aurrera.

Honekin batera, Concordiako (Entre Rios-eko probintzia) euskal etxean ere gure dantzen erakustaldia burutuko dugu urriaren 20an.

 


 

 

—————

Back