Euskal Mendigoizale Federazioan fedetatzeko aukera

01/12/2012 08:32

Itxartu Mendigoizale Taldeak bere bazkideak edo gure taldearen bidez egin nahi duten pertsonak Euskal Mendizale Federazioan federatu daitezen prozedurari ekin dio jadanik.

 

Inolako ordainketarik egin edo posta elektronikoaz fitxa bidali baino lehen hemen ageri diren oharrak eta aholkuak irakurri ditzazuela eskatzen dizugu.


Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan mendigoizalea@itxartu.com posta elektronikoarekin.

Kuota ordaintzeko aukerak:

  1. Interneten bidez.
  2. Abenduaren 10ean, astelehena, 19:30etatik 20:30etara ITXARTU BULEGOAN

 

Eskaintzen den prozedura hauxe da:

 

 

  • Behar izanez gero, bete behar den fitxa jaitsi daiteke (horretarako Federatzeko eskaera klikatu behar da, ondoren ireki den agiriaren goialdean eta ezkerrean dagoen 'Download' zapaldu behar da eta agiria gorde), ondoren agiria bete eta mendigoizalea@itxartu.com helbidera bidali behar da.

 

  • Eskatzaile bakoitzak federatzeko argibideak irakurri eta bere kasuari dagokion egoera erabaki ondoren, kuota kalkulatu eta diru hori Itxartu Mendigoizale Taldeak BBK-n duen kontu honetan sartu behar du: 2095 00 2200 9106732999

 

Edozein zalantza izanez gero, mendigoizalea@itxartu.com helbidera idatzi ezazu, argibide gehiago eskatuz.

—————

Back