Azaroaren 11, 12, 13, 14: Mendi Tour 2019 Getxo

29/10/2019 12:22

Informazioa:

- "Mendi Tour 2019 Getxo" ren kartela

- "Mendi Tour 2019 Getxo": Pelikulen xehetasunak

 

 

BBK Mendi Film Festival-Nazioarteko Mendiko Zinemaldiaren dokumental onenak eskainiko dira ziklo honetan.

 

Sarrerak: 3 € (saio bat) / 10 € (abonamendua)

Urriaren 28tik salgai Algortako (94 491 40 80) eta Romoko (94 466 00 22) Kultur Etxeetan eta Kutxabank sarean. Muxikebarriko txarteldegian emanaldiak hasi baino ordubete lehenagotik.

 

Mendia eta abentura gaien inguruko pelikularik onenak eta gaur gaurkoenak gozatzeko aukera eskainiko du Mendi Tourraren Getxoko bigarren edizioak. Lau egunez bina orduko saioak egingo dira, azaroaren 11tik 14ra, astelehenetik ostegunera, Muxikebarri Zentroko Areeta Aretoan.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioa gertu den honetan –abenduaren 6tik 15era-, Bizkaia mendi zinemagintza kutsua hartzen ari da, eta aurrekari erakargarria da Getxokoa, Getxo Kirolak eta Kultur Etxearen babesa duena.

 

Goi mailako 10 pelikulek osatuko dute programazioa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko iazko edizioan nabarmendu zirenak guztiak. Tartean da "The Dawn Wall", Tommy Caldwell eskalatzaile iparramerikarraren ibilbidea islatzen duena, munduko big wall eskalatzailerik onenaren bizitza, lorpenak eta bide-oztopo harrigarriak; Bilbon bezala, mundu osoan arrakasta itzela izan duen lana.

Pelikulak:

 

• "The Dawn Wall" - Epaimahaiaren Saria

• "Everest Green" - Mendiko Film Onena

• "Bayandalai Lord of The Taiga" - Kultura eta Natura Film Onena

• "Viacruxis" - Film Labur Onena

• "This Moutain Life" - Sail Ofiziala

• "The Search for the Wooo" - Sail Ofiziala

• "Liv Along the Way" - Sail Ofiziala

• "Up to Speed" - Sail Ofiziala

• "In the Starlight" - Sail Ofiziala

• "Age of Ondra" - Sail Ofiziala

 

Pelikula guztiak jatorrizko bertsioan eskainiko dira, azpidatziekin lagunduta, euskaraz eta gaztelaniaz. Saioak Mendi Tourreko ordezkariek aurkeztuko dituzte.

 

Programazio borobila da, eta zabala gaitegi eta estilo aldetik, publiko guztientzako egokia. Eskalada eta mendi munduko pertsonaia ezagunak, eskietan eginiko zeharkaldi handiak, free-skia, mendiko kultura, ingurumen hausnarketa,… Eta dena atontzeko, kalitate tekniko handia: argazkia, musika, gidoiak, istorioak, guztiak bikainak.

 

—————

Back