2020.06.21, mendia: Serantes Algortatik

18/06/2020 20:55

SERANTES (451m)

2020ko ekainaren 21ean (goizekoa)

 

IBILBIDEA

 

Algortako Batzokitik irtetzea (Ikus Oharrak).

Iraupena 3:45 ordu gehi hamaiketakoarena

Igoera metatua : 510 m.

Luzera: 16,6 km

Zailtasuna: Erdikoa

 

Informazio gehiago:

 

Maskara nahitaez erabili behar da Bizkaia zubia igarotzean (zubi esekia)

 

Ibilbidea murrizteko aukera garraio publikoan Algortara itzuliz (ikus Oharrak)

 

Bere borondatetik kanpoko arrazoirik gertatuz gero, Antolakundeak ibilbidea aldatzeko eskubidea izango du.

 

IZEN EMATEA:

posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar dute, ostiraleko EKAINAREN 19an baino aurrerago.

ADI! ALDI HONETAN 9:00etanALGORTAKO BATZOKITIK ATERATZEN GARA

 

Inportantea:

Jarduera honen baldintzak agintariek emandako jarraibide eta gomendioen mende daude, COVID-19k sortutako alarmaren ondoriozko egoerari dagokionez. Gaur egun, honako hauek dira eragiten digutenak:

Libreki egin ahal izango dira turismo aktiboko eta naturako jarduerak, mendi-ibiliak eta antzekoak, gehienez hogeitamar pertsonako taldeka.

Derrigorrez erabili beharko da maskara bide publikoan, aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko edo jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxitan, baldin eta ezinezkoa bada pertsonen arteko segurtasun-tartea gutxienez bi metrokoa izatea.

 

Itxartu Mendigoizale Taldearen jardueretako parte-hartzaile guztiek agintariek ezarritakoa bete beharko dute.

 

Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2020ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu

 

—————

Back