2020.03.15, kirola: XXXIV. "Itxartu" Krosa

02/03/2020 18:32

 

XXXIV. ITXARTU KROSean izena emateko epea zabalik

 

Algorta-Getxon burutuko den XXXIV. Itxartu Krosean parte hartzeko epea irekita dago jada, martxoaren 12ra arte.

Beti bezala Krossean adin guztietakoek eta neskek zein mutilek parte hartu dezakete.

 

Izen emateko aukera hauek dituzu:

- Jadanik webgune honetan, orri honetako erdiko zutabean dagoen fitxa betez eta bidaliz.

- Otsailaren 26tik aurrera eta martxoaren 12ra arte, Kantxa Kirol Moda dendan (Torrene kalean) eta Fadura Polikiroldegian.

- Lasterketaren egunean Algortako Batzokiko patioan zure mailako lasterketaren hasiera baino ordu erdi bat lehenago.

 

Lasterketa doakoa da eta bere xehetasunak ezinbestean iakurri behar dituzun bi agiri hauetan aurkituko dituzu:

- 2020ko Itxartu Krosaren Kartela

- 2020ko Araudia / Oinarrizko informazioa

 

—————

Back