2020.02.09, mendia: DURANAtik ARLABANera bide berdetik

05/02/2020 10:43

 

BIDE BERDE EUSKONAFARROA

DURANA-tik ARLABAN-erako zeharbidea

2020ko Otsailaren 9an (goizekoa)

 

IBILBIDEA

 

Irteera Duranatik, Retanako, Urbinako, Legutioko (Villareal) eta Landako geltokietatik pasatuz eta helduera Arlabara (Gipuzkoa).

 

Zailtasuna: erraza (ikusi oharrak), 123m-ko gorako desnibela metatua, 13 Km-ko ibilbidea eta 3:00 orduko zeharbidea gehi hamaiketakoarena.

 

Ibilbide ia laua eta oso erraza ohiko mendizaleentzat, eta erraza senderismoa praktikatzen duten guztientzat.

 

Informazio gehiago:

 

IZEN EMATEA:

Posta elektroniko batitxartumendi2015@gmail.com-era bidali behar da, otsailaren 7a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.

 

ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA

Batzokiko patioaren aurrean dagoen autobus geltokitik

 

Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2020ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.

 

—————

Back