2019.10.27, mendia: Elorrio-Apatamonasterio-Arrazola (13 km.)

23/10/2019 18:32

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK ELORRIO-APATAMONASTERIO-ARRAZOLA goizeko txangoa prestatu du URRIAREN 27an, igandea.

 

Informazio gehiago:

 

1. AUKERA (IBILBIDE OSOA)

 

Ibilbidea: Irteera Elorriotik (208m), Apatamonasterio (160m) Arrazola (242m), eta itzulera Apatamonasteriora (160m).

 

Zailtasuna: ikusi oharrak,

Igoera metatua: 29 m.

Denbora: 2ordu 45min  gehi hamaiketakoarena.

Ibilbidearen luzera: 13 km.

 

BESTE AUKERA BATZUK:

 

Kilometro gutxiago egin daiteke, Arrazolaraino ailegatu barik. Apatamonasterio pasatu ondoren, ibilbide berdea hasten da eta nahi duenak edozein tokian buelta eman dezake eta autobusa dagoen lekura itzuli.

 

Distantziak

Elorrio-Apatamonasterio, 3,3 km

Apatamonasterio-Arrazola, 5,2 km

Apatamonasteriora itzulera (bus), 4,5 km

 

IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, URRIAREN 24ko, osteguna, 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.

 

ADI, AUTOBUSEZ 9:00etan abiatuko gara, Algortako Batzokiaren parean dagoen autobus geltokitik!.

 

 

Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.

 

—————

Back