2019.10.20, mendia: Castrogrande (1.094m)

17/10/2019 11:48

 

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK CASTRO GRANDE (1.094 m) mendirako goizeko txangoa prestatu du URRIAREN 20an, igandea.

 

Informazio gehiago:

 

Ibilbidea: Irteera Rellosotik (780m), Complacerako tunela, Castro Grande mendia(1.094m) Complacerako tunela, La Egaña mendatea (956m), eta itzulera Rellosora (780m).

 

Zailtasuna: Ikus ”Oharrak gazteleraz”

Iraupena: 3o 10min gehi hamaiketakoa.

Igoera metatua: 440 m.

Luzera: 12,5 Km.

.

IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat “itxartumendi2015@gmail.com”-era bidali behar da, urriaren 18a, ostirala baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, deitzeko aldaketak izatekotan. Posta horretan pertsona kopurua eta automobila eramateko prest bazaude, adierazi behar dira. Bidaiari bakoitzak 10 euro ordainduko dizu.

 

ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, KOTXEZ JOANGO GARA, Algortako Batzoki ondoko bus geltokitik.

 

OHARRA:

Irteera honetan parte hartu ahal duten persona kopurua kotxe kopuruaren menpe geratuko da.

 

Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.

Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.

 

—————

Back