2019.05.19, mendi: Lizarrako ibilbidea eta Jurramendi (mendia eta kultura)
04/05/2019 11:32
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK LIZARRA
IBILBIDEA - JURRAMENDI mendirako egunosoko txangoa prestatu du MAIATZAREN 19an, igandea.
1. AUKERA - MENDIKOA
JURRAMENDI (1.445 m.) mendira igotzea, Iratxe Monastegitik.
Igoera
kainoien bidetik eta jaisteko bi aukera (IKUS OHARRAK)
Via Crucis-etik
Kainoien bidetik (igoeran bezala)
Zailtasuna: ertaina.
Igoera metatua: 600 m.
Iraupena: 2:40 ordu gehi hamaiketakoa.
Luzera: 9,5 km.
Informazio gehiago:
13:45etan Lizarra-rako irteera autobusez
2. AUKERA - TURISTIKOA
10:15 Aisialdia Iratxeko Monastegia zein Ardoaren Museoa bisitatzeko (dohainik).
11:00 Lizarra-rako irteera autobusez
12:00 Aukera, Lizarra monumentaletik bisita gidatua. Irteera "Donajakue Bidea" Hosteletik (Curtidores kalea
43). Iraupena 1:45 ordu, "San Pedro"ra sarrerarekin.
Prezioa 4,50 €.
Bisita hau egiten ez bada, aisialdia Lizarratik
GUZTIAK
14:45 Bazkaria, Don Menú Jatetxean, Paseo de la Inmaculada kalea 70.(Ikus Menua behean)
Izen ematean, adierazi ezazu menuan hautatutako aukerak.
Arratsaldean, aisialdia, Algortarako irteera 18:00etan gutxi gora behera
IZEN EMATEA:
Dirua Itxartu Taldeak BBKn duen kontu honetan sartu: ES24 2095 0022 0091 0673 2999
Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali eta bertan apuntatu ezazu menuaren 1. platera eta 2. plateraren zure aukerak eta telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero
horien berri eman ahal izateko. Postuak mugatuak direla-eta, inskripzio ordena kontuan hartuko da. Orden honen arabera emango dira autobuseko plazak. Apuntatzeko azken eguna maiatzaren 15a, asteazkena
MENUA
1. platera (aukeratzeko)
Barazki menestra
Gula eta otarranxken entsalada
Arroza perretxiko, urdaiazpiko eta ilarrekin
Pasta freskoa parmesanoarekin
2. platera (aukeratzeko)
Ahate-konfita
Txahala barazkiekin gisatua.
Bakailao tomate eta piperrekin
Lehatza porru saltsan
Etxeko postrea (han aukeratzeko)
Budina
Arroz esnea
Arrautza-esnea gailetarekin
Torrada
Izozkia
Etxeko ardo gorria eta zuria eta Nafarroako ardo beltza
ADI, AUTOBUSEZ 8:00etan abiatuko gara, Algortako Batzokiaren parean dagoen autobus geltokitik!.
Gurekin etorri nahi baduzu, jakin ezazu ibilaldiari buruzko informazioa irakurrita ekarri behar duzula, zuk jakiteko zer-nolako zailtasunak izan ditzakezun bidean zure egoera fisikoa edo bestelakoak aintzat hartuta.
Legezko betekizunari jarraiki, oraindik egin ez baduzu, 2019ko irteeretako baimen-dokumentua irakurri eta sinatu ere egin behar duzu.
—————