2018.12.16, kirola: XXXV. Itziar Oroi-lasterketan izena emateko epea zabalik

20/11/2018 19:08

 

Abenduaren 16an XXXV. Itziar Lopez de Uralde Oroi eta Testigantzazko lasterketak burutuko dira. Ohiko ibilbidea eta aurreko
edizioetako ordutegiak izango ditu.

Aurten ere bi lasterketa izango dira: Testigantzazkoa (2 km.) eta Oroimenezkoa (9 km.)

 

Azaroaren 19tik abenduaren 11ra (biak barne) orri honetan izena eman zenezake. Horretarako zein lasterketan parte hartu nahi duzun aukeratu behar duzu, gero fitxan ageri diren datu guztiak bete behar dituzu eta "Izena-eman" zapaldu behar duzu.

 

Informazioa:  

 

Bestalde, orri honetatik kanpoko izen emateak azaroaren 21 tik abenduaren 11ra arte egin daitezke, honekin batera dagoen informazioan adierazten diren toki eta ordutegietan,

Zalantzarik baduzu itxartu.itxartu@gmail.com edo getxoatletismoa@gmail.com helbide elektronikoetan adierazi behar diguzu, argibideak eman diezazkizugun.

 

Oroimenezko lasterketan (lasterketa luzea, 9 km.) parte hartu nahi baduzu 8 €ko kuota ordaindu behar duzu eta opari moduan, lasterketa bukatu ondoren, kamiseta teknikoa jasoko duzu. 8 euroen ordainketa Itxartu Taldeak Laboral Kutxan duen ES90 3035 0067 61 0670084562  kontuan egin behar duzu. Zure izen-ematea onartua izateko 8 €ak ordaindu behar dituzu eta aipatutako epean
(abenduaren 11ra arte, alegia) izena-emateko fitxa bete eta bidali behar duzu.

Pertsona nagusia bazara eta Testigantzazko lasterketa (laburra, 2km.) soilik korritu nahi baduzu, baina kamiseta teknikoa jaso nahi baduzu, 8 €ko kuota ordaindu behar duzu. Hala eginez gero bi lasterketak egiteko eskubidea izango duzu.

Testigantzazko lasterketan (2 km) parte hartuko duzuen adin txikikoak (16 urte edo gutxiagoko adina duzuenok) edo kamiseta teknikoa nahi ez duzuen pertsona nagusiak bazarete, ez duzue ezer ordaindu behar eta zuen izen-ematea inskripzio orria bete eta bidaltzen duzuenean gauzatuko da.

 

Abenduaren 11ko 24:00etatik aurrera EZ DA IZEN-EMATERIK ONARTUKO, EZTA LASTERKETAREN EGUNEAN ERE, HOTS, ABENDUAREN 16AN ERE EZ.

 

Izena eman baino lehen, hemen jarri dugun informazio osoa irakurri behar duzu, batez ere Araudia. Eta adingaberen bat inskribatu nahi baduzu, Araudiaren 24. atala. Izan ere, adingabeek parte hartzeko bere guraso eta tutoreetako batek umearen
partaidetzari oniritzia eta baimena eman behar dio.

 

—————

Back