2018.06.17, mendia: EREA HAITZA eta NERBIO IBAIAREN SORBURUA

12/06/2018 09:23

 

 

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK PEÑA EREA (1.110 m) mendirako eta NERBIOI IBAIAREN ITURBURU-rako  goizeko txangoa prestatu du EKAINAREN 17an, igandea.

Informazio gehiago:

Ibilbidea: Irteera Nerbioi Jauziko Parking (860m), Peña Erea gaina (1110m), Nerbioi Iturburua (835m), Nerbioi jauzia (820m) eta helduera  Santiago Mendia parking (840m).

 

Zailtasuna: Txikia

Iraupena: 3:15 orduko ibilbidea gehi hamaiketakoa.

Igoera metatua: 498m.

Luzera: 13,71 Km.

 

IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era
bidali behar da, ekainaren 14an, osteguneko 14:00ak baino lehenago. Telefono
zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero
horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren
salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.

 

ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ  JOANGO GARA, Algortako Metro
plazako dagoen bus geltokitik


 

—————

Back