2018.02.04, mendia: ILUNTZAR

31/01/2018 10:44

 

 

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK ILLUNTZAR (726 m) mendirako txangoa prestatu du OTSAILAREN 4ean, igandea.

 

Informazio gehiago:

Ibilbidea: Nabarnizetik (363m), Illuntzar gaina (726m), Irurkitza gaina (672m), Saraua gaina (665m), Galarregi gaina (593m) pasatuz eta itzulera Nabarnizera (363m) (ikusi oharrak).

Zailtasuna: Ertaina

Igoera metatua: 684 m.

Iraupena: 3:50 ordu gehi hamaiketakoa.

Luzera: 14 Km-ko distantzia.

 

IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar
da, otsailaren 1, osteguneko 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.


ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA, Algortako Metro plazan dagoen bus geltokitik

 

—————

Back