2017.10.29, mendia: URKO (794 m.) eta KALAMUA (780 m.)

23/10/2017 15:07

 

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK URKO (780 m) eta KALAMUA (794 m) mendietarako txangoa prestatu du URRIAREN 29an, igandea.

 

Informazio gehiago:

Ibilbidea: Isua (550m) - Urko (794m) - Isua (550m) - Kalamua (780m) - Arrate (537m) (ikusi oharrak).

Iraupena: 3:00 ordu gehi hamaiketakoarena

Igoera metatua: 535m

Luzera: 9,1 Km

Zailtasuna: ez dago, baina Urko-rako igoera nahiko aldapatsua da eta, lokatza egongo denez, ibiltzea zailago gertatuko da.

 

Urko ez igotzeko aukera izango du nahi duenak.

 

 

 

IZEN EMATEA: Posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar da, urriaren 26, osteguneko 14:00ak baino lehenago. Telefono zenbaki bat jarri behar da posta elektronikoan, aldaketarik gertatuz gero horien berri eman ahal izateko. Algortatik autobusez aterako gara bidaiaren salneurria 10 eurokoa izanik, autobusean bertan ordainduko da.

 

ADI! ALDI HONETAN 8:00etan, AUTOBUSEZ JOANGO GARA, Algortako Batzokiaren parean dagoen bus geltokitik.


 

—————

Back