2017.03.05, mendia: SANTXOSOLO Mendilerroa
27/02/2017 08:15
ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK MARTXOAREN 5ean SANTXOSOLO MENDI LERRORA prestatu duen goizeko mendi txangoaren informazioa da hau.
Informazio gehiago:
Ibilbidea: "San Juan de Berbikiz" baselizatik irtetzea, Carobo/Arzia (565m.), Ilso/Egüen (564m.), Ilso Laguna (552m.) eta baselizara itzultzea.
Iraupena: 3:15 ordu gehi hamaiketakoarena
Igoera metatua : 555 m.
Luzera: 12 km
OHARRA: Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bat itxartumendi2015@gmail.com -era bidali behar dute, martxoaren 3a, ostiraleko 14:00ak baino lehenago. Posta horretan pertsona kopurua eta automobila eramateko prest bazaude, adierazi behar dira. Bidaiari bakoitzak 4 euro ordainduko dizu.
ADI! ALDI HONETAN 8:30etan, KOTXEZ JOANGO GARA, Algortako Batokiaren aurrean dagoen bus geltokitik abiatuta.
—————