2015.11.29, dantza: Itxartu Eskal Dantzari Taldearen kalejira eta dantzaldia

22/11/2015 09:02

 

 

Hurrengo igandean Azaroak 29, 12:00etatik aurrera, Itxartu Euskal Dantzari Taldeak kalejira eta dantzaldia eskeiniko ditu abenduaren 3an izango den euskeraren nazioarteko eguna ospatzeko. 80 pertsona inguru dantzari eta musikarien artean, hainbat dantza egingo dituzte Satistegi eta Telletxe plazetan. Euria eginez gero, ekitaldia San Nikolas plazako frontoian izango da.

 
Euskararen nazioarteko eguna abenduaren 3an ospatzen da, Xabierreko Francisco Deunaren egunean. 1552ko abenduaren 3an hil egin omen zen Francisco Xabier, eta kondairak dioenez, zendu baino lehen esandako bere azken hitzak ama hizkuntzan izan ziren, euskeraz hain zuzen ere.
 
1949.urtean Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3a ezarri zuen Euskararen Nazioarteko Egun moduan. 1995.enean, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak ekimen honekin bat egin eta Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
 
Xabierreko Francisco Deunari buruzko informazio gehiago:
https://www.euskomedia.org/aunamendi/ee63924

—————

Back