2015.04.06, astelehena: Ibilaldi osasuntsua Getxotik

01/04/2015 07:23

 

Osasun eta ariketa fisikoaren Mundu Eguna dela eta, Itxartu Kirolak, Getxoko Udalak (Getxo Kirolak) eta Eusko Jaurlaritzak (Osasun Sailak) antolatuta, datorren apirilaren 6an, astelehena, GETXOTIK OINEZ BIZI 2. IBILALDI OSASUNTSUA burutuko da.

 

Goizeko 10:00etan Algortako Metro plazatik abiatuko da eta ibilbideak 8 km ditu, Areetako Bizkaia plazaraino (Zubi eskegiaren ondoako plazaraino). Gutxiago ibili nahi dutenek Ereagan (Turismo Bulegoaren ondoan) egin dezakete bat besteekin 11:00etan, eta 3,5 km. baino ez dute egingo.

 

Helmugan, Bizkaia Zubiaren ondoko plazan, Herri Kirolaren 15 minutuko erakustaldi bat dago antolatuta, ibiltariak heltzen diren bitartean, 12:00ak inguruan, alegia.

 

Ahal izanez gero, ibilbide osoa egin nahi duzuen guztoii aurretiko beroketa-ariketak egin ditzagun, 9:45etan Algortako Metro plazan egon zaiteztela aholkatzen dizuegu.

 

Informazio gehiago: Getxon Oinez Bizi

—————

Back