2014.06.15, mendia: Ganekogorta

10/06/2014 00:41

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAK bat egingo du ekainaren 15erako antolatuta dagoen "GANEKOGORTA, deiadar mendien eguna" deituriko txangoarekin eta hau da txangoaren informazioa:

 

Irteera ofiziala Lokatza Polikiroldegitik goizeko 8:00etan izango da. Baina gu kotxez Igertu aparkalekuraino igoko gara (Aparkalekua Pagasarrira igotzen den errepidearen eta Bolintxura doan beste errepidearen artean osatzen den bidegurutzean dago).

 

Informazio gehiago:  Ganekogortaren Kartela eta Tríptikoa.

 

OHARRAK: Itxartu Mendigoizale Taldearekin parte hartu nahi dutenek javimendizale@gmail.com helbidera posta elektronikoa bidali behar dute, EKAINAren 14a baino lehen. Postan partaide kopurua eta bere kotxea eramateko prest dagoen adierazi behar da. Bidaiari bakoitzak 3 € ordainduko dio txoferrari.

 

¡ ADI, KOTXEZ JOANGO GARA, 7:45etan !

 

 

—————

Back