2014.06.01, mendia: Irumugarrieta (Aralar), egun osorako

22/05/2014 00:44

ITXARTU MENDIGOIZALE TALDEAk "IRUMUGARRIETA"rako egun osoko ibilaldia antolatu du ekainaren 1erako.

Ibilbidea:

Albi-tik (988m) abiatuko gara, Irumugarrietara(1430m) igoko gara eta Guardetxera (1067m) itzuliko gara.

Ibilbidearen luzera: 14,4 km.

Iraupena: 4:15 ordu gehi hamaiketakoa.

Zailtasuna: Ertaina

 

Bigarren aukera:

Aralarreko Mikel Deuna ELiza inguruan aisialdia.

Inguruan ibili eta Santutegia bisitatu.

 

Bazkaria: Aralarreko Mikel Deuna Jatetxean

1º. Platera:

Arroz krematsua muxila, gula eta ganbekin.

Berezko barazki-menestra arrautz eta urdai-azpikoarekin.

 

2. platera:

Saltsa berdean lehatzaren ano erdia ganba eta muxilekin eta  saihetsartekoaren beste ano erdia piper eta patatekin.

 

Postreak (aukeratzeko):

Kremazko hostopila eta esnegaina txokolatearekin

Gazta tarta ahuntz-gazta eta menbriloarekin.

Arroz-esnearen Tulipa.

 

Ogia, aradua eta kafea

 

Prezioa: 30€

 

Izena emateko:

Itxartu Mendigoizale Taldearen kontuan dirua sartu behar da. Autobuseko eserlekuak mugatuak direnez, izena emateko odena hartuko da kontuan eta autobudeko eserkekuak esleitzeko irizpidea hori bera izango da. Azken eguna: Maiatzaren 29a, osteguna.

 

Itxartu Mendigoizale Taldeak BBKan duen kontu-zenbakia hau da: 2095 0022 00 9106732999

 

 

 

—————

Back