2013.12.04, danta: "Esukara eta euskaldunak Argentinan" hitzaldia

30/11/2013 10:33

Hurrengo Abenduaren 4an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Magdalena Mignaburu ikerlari argentinarrak "Euskaldunak eta Euskera Argentinan" hitzaldia eskeiniko du Villamonteko Kultur Aretoan.

Magdalena Elisa Mignaburu Berhok (www.mignaburu.com.ar), irakasle, ikerlari, eta batez ere, euskaldun deskribatzen du bere burua. Nahiz eta Euskaditik 10.000 km.tara bizi, euskal nortasun hori euskal jatorrizko abizen bat izatera soilik ez dela mugatzen adierazten du; hori baino askoz gehiago da, sentimentuak bultzatuta hainbat ikerlan eta ekintza egitera eraman dutena.

Euskal gaiez hainbat lan argitaratu ditu eta "Gure Arropa" euskal jantzien erakusketarekin burubelarri dihardu Argentinako hainbat hiritan. Oraingo honetan, "Euskaldunak eta euskera Argentinan" hitzaldiaren bitartez, Euskaldunak Argentinan izandako garrantziaz hainbat xehetasun emango dizkigu, eta gure hizkuntzak bertan izandako presentziaz ere.

Sarrera dohan. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Antolatzailea: Itxartu Taldea (www.itxartu.com)

Laguntzailea: Getxoko Udala eta Getxoko Euskera Zerbitzua


Euskaldunak_Argentinan

—————

Back