2013.02.09: Itxartu eta Inauteriak

03/02/2013 16:27

 

Aurten, pasadan urteko moduan, Mundakako ATORRAK eta LAMIAK euskal ihauteria aukeratu dugu mozorro moduan. Beraz, Otsailaren 9an 12:30etatik aurrera ibiliko gara Algortako kaleetatik, giro onean kaleak animatzen.

 

Atorrak eta Lamien mozorroa oso erreza da, beraz, gurekin etortzera animatzen zaituztegu:

 

Mutilak (Atorrak): alkondara eta praka zuria, 2 gonazpiko zuri eta almohada funda zuria buruan.

Neskak (Lamiak): Gona eta jertsei Beltza, zapi gorri buruan eta artile zuria ile moduan.

 

Atorrak eta lamien kantuak ikasteko 2 entsaio egingo ditugu ere:

 

  • Otsailak 2 (larunbata), 12:30etan, Agate Deunako entsaioarekin batera.
  • Otsailak 8 (ostirala), 19:30etan Itxartuko lokalean.

 

Hauek dira kantatuko ditugun abestiak

 

2013 Atorrak eta Lamiak-kartela

—————

Back