2013.02.04: Agate Deunaren bezpera

30/01/2013 16:34

AGATE DEUNARI KOPLAK, OTSAILAK 4

 

Ohiturari jarraituz, otsailaren 4an Itxartukideak Agate Deunari koplak kantatzen ibiliko gara Algortako kaleetatik, 18:30etan Itxartun geratuta.

 

Ekitaldi hori prestatzeko 2 entsaio egingo ditugu, txikien ohiko entsaioa bukatu baino lehen:

 

  • Urtarrilak 26 (larunbata), 12:30etan, Itxartuko lokalean .
  • Otsailak 2 (larunbata), 12:30etan Itxartuko lokalean.

 

Baserritarrez jantzi eta gurekin kantatzen animatu!

—————

Back