2012.10.12: Algortako Ibilaldi neurtua

10/10/2012 08:56

XXX. "ITXARTU" ALGORTAKO IBILALDI NEURTUA

Urriaren 12an Itxartu Taldearen Mendigoizale Sailak antolatzen duen XXX. Algortako Ibilaldi neurtua jokatuko da.

 

Zailtasunik baduzu, bidali iezaguzu itxartu.itxartu@gmail.com helbidera hau:

  • Izena, abizenak, adina eta bizi zare(te)n Udalerria

  • Zein ibilalditan parte hartu nahi duzu(e)n, luzean ala laburrean. Eta luzea baldin bada, bikotzeak nola osatzen diren.

 

EDO TELEFONO HONETARA DEITU:  695.750.649

 

Ibilaldiari buruzko informazioa agiri hauetan ikus daiteke:

 

Webgune honen bidez izen ematea egin daiteke, jaitsi behar diren artxibo hauetako batean:

Artxibo bat jaisteko hau egin behar duzu:

  • Artxiboaren izenaren gainean sakatu eta Scribd orri bat agertuko da, bertan excel orria ikusten delarik.
  • "Descargar o imprimir" koadrotxoa sakatu ezazu.
  • "Download XLS" sakatu ezazu.
  • Bukatzeko "Guardar como" klikatu eta nahi duzun izena emaiozu artxiboari, nahi duzun karpetan gordetzeko.

 

Izen emateko fitxa hauek betetzerakoan kontu hauek eduki behar dira kontuan:

  • Datu guztiak hizki larriz (Maiuskulaz alegia) idatzi behar dira, posta elektronikoa ezik.
  • Asterisko (*) batez ezinbestetzat jotzen diren partaide guztien datuak bete behar dira.
  • Eskaera jaso dela adieraziz, erantzuna emango zaio bidaltzaile bakoitzari, baina ez zaio inori zenbakirik emango. Zenbakiak ibilaldiaren egunean banatuko dira eta bikote bakoitzeko lehen ibiltariaren lehen abizenaren orden alfabetikoaren arabera egingo da txartelen banaketa.
  • Ibilaldiaren egunean hainbat mahai jarriko dira txartelak emateko eta mahaietan ondo adieraziko dugu zein letratatik zein letratara jaso daitezken bakoitzean. Era honetara iaz gertatu ziren atzerapenak baztertuko dira.
  • Fitxa bakoitzean partaide batek baino gehiagok eman ditzakete beren izenak. Eta gaztetxoen fitxetan laguntzaile bat edo bi gehinez jarri daitezke, gaztetxo bakoitzeko.
  • Dagokion fitxa (nagusientzakoa edo gaztxoentzakoa) jaitsi behar duzu, eskatzen diren datu guztiak bete behar dituzu, eta hemendik aurrera bi aukera dituzu:
    • Bete duzun artxiboa zure ordenagailuan gorde behar duzu eta gordetako artxibo hori posta elektroniko batean erantsita bidali behar duzu itxartu.itxartu@gmail.com helbidera.
    • Bete duzun koadroa kopiatu behar duzu eta itxartu.itxartu@gmail.com  helbidera bidali behar duzun mezuan ezarri behar duzu (ikusi prozedura artxibo honetan)
  • Ezinbesteko daturen bat falta zaien fitxak itzuli egingo dira, eskatzaile bakoitzak behar bezala bete dezan.

 

Internet-en bidez izena emateko epearen amaiera: urriaren 10a.

 

Ibilaldiaren egunean, urriak 12an, Internet-en bidez izena eman duten Ibilaldi luzeko partaideek 7:45etatik aurrera eta Ibilaldi laburrekoek 9:15etatik aurrera beren txartelak jaso ahal ziango dituzte, eta lehenago apuntatu ez direnek beren izena eman ahal izango dute horretarako ipiniko diren beste mahai batzuetan.

 

 

 

—————

Back