2012.02.18: Inauteriak

13/02/2012 21:38

Larunbatean, Otsailak 18, Algortako ihauteriak ospatzeko 12:30etatik 14:00ak arte, ATORRA eta LAMIAZ jantzita ibiliko gara Algortako kaleetatik (Ikus kartela). Horretarako Itxartun geratuko gara 12:00etan, abestien entsaio txiki bat egiteko asmoarekin (hauek dira abestiak: Aratuste eta Jo ta ke).

Bai mozorroa eta kantak errezak dira, beraz parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Mozorroen zehetasunak hurrengokoak dira:

- ATORRAK (mutilak): alkondara eta praka zuriak, plaiera zuriak, bi gonazpiko (bata gerrian eta beste lepoan) eta almohadaren funda buruan.
- LAMIAK (neskak): jantzi beltza, (artilezko) peluka zuria eta zapi (gorria) buruan.

Animatu!

—————

Back