2010.11.26: Espedizio-lasterketei buruzko hitzaldia

22/11/2010 11:19

 

 

Eguna: azaroaren 26a, osturala

Ordua: 19:30ak.

Tokia: Algortako Villamonteko Kultur Etxea

Informazio gehiago kartel honetan.

 

Urtzi Iglesias eta Saul Abril-ek korritu dituzten espedizio edo abentura lasterketei buruz hitz egingo digute, bereziki txapeldunorde geratu ziren eta munduko gogorrena den iazko Patagonian Expet¡dition Race-ri buruz eta aurten bosgarren gelditu ziren eta Estatu Espainarrean jokatu zen Mundu Txapelketari buruz.

Patagonian Expedition Race-an ehunka kilometro egin zituzten "Txileko Suaren Lurrarren erdiko guneko lautada harrigarrietatik Darwin Mendilerroko zekarki basatiak diren gailurretaraino eta Beagle Ubideko ur apartsuetaraino" eta "duela urte asko eskualde hartan zehar bideak aurkitu zituzten esploratzaile handien urratsei jarraitzeko pentsatuta antolatu zen". Munduan zehar eta urtero antzeko 11 lasterketak osatutako tour bat dago, baina Patagoniako hau gogorrena eta muturrekoena da.

Ikaragarri gogorrak eta luzeak dira lasterketa hauek eta kirol ezberdinak egin behar dituzte: txirrindula, kayak, trekking eta eskalada, besteak beste. Ibilbidea abiatu baino 24 ordu lehenago jakiten dute eta handik aurrera mapen eta iparrorratzaren laguntzaz konpondu behar dute.

—————

Back