2010.10.03: Gamiz-Fikako Mendi ibilaldia

29/09/2010 13:05

 

 

Itxartu Mendigoizale Taldea Gamiz-Fikako X. mendi ibilaldira joango da. Herri ibilaldia da eta bertan bakoitza nahi duen abiadan joan daiteke, inongo kontrolik ez baita egongo.

Ibilbidearen erdi inguruan zerbait edan (ura,...) eta jateko (fruta) tokia egongo da, indarrak berreskuratzeko, eta amaieran frontoian hamaiketakoa eskainiko dute.

 

Algortatik irteera: 7:45etan kotxeetan, Algortako Batzokiaren parean dagoen autobus geltokitik.

Ibilaldiaren hasiera: 8:30etan

Ibilbidearen luzapena: 17 km.

Zerrenda: Itxarturekin batera etorri nahi izanez gero, hobe zenuke Algortako Batzokiko tabernan dagoen zerrendan zure izena emango bazenu, eta zure kotxea eramateko prest bazeunde, hori bertan adieraziko bazenu. Bidaiari bakoitzak 3 € ordaindu beharko dio kotxearen jabeari.

 

Hauxe da ibilaldiaren kartela

 

—————

Back