2010.05.02: Dantza Taldea Euskal Herriko Dantzari egunean

28/04/2010 14:11

 

Baionan izango da.

 EH dantzari eguna 2010

 

Egitaraua

10:30etan: Desfilea Laugatik partituz, Alde Zaharra zeharkatu eta Errugbi zelaira iritsi.

11:30etan: Dantza emanaldia Baionako errugby zelaian. Euria egingo balu, kiroldegian egingo da dantza emanaldia.

 

-        Araba: Neska mutilak azkenean pozik, Araiako jota, Uruñuela.

-        Nafarroa  Beherea: soka-dantza, euskaldunak, sorginak eta kadrila.

-        Bizkaia: dantzari-dantza (zortzinango, makil jokoa eta txotxongillo), gorulariak (arku-dantza eta dominguillo).

-        Gipuzkoa: agurra, ezpata-dantza eta zinta dantza.

-        Lapurdi: Ahurtiko makil-dantza, makil txiki berri eta Beteluren fandangoa.

-        Nafarroa: Pamplonas, Desmayo, Lesaka (makil gurutze, zeharkakoa, zubi gainekoa).

-        Zuberoa: Zuberoako dantzak.

 

14:00etan: Bazkaria Laugan

17:00etan: Erromeria Patxi eta Konpainiarekin.

21:00etan: Amaiera

 

Eta egun hori eman ondoren, Itxartu Euskal Dantzari Taldeak ekitaldi hauek izango ditu maiatzean zehar:

 

 

 
- Maiatzak 8: Itxas Argiak urtero antolatzen duen dantzari txikien eguna (Getxon).
 
- Maiatzak 16: 2010eko Bizkaiko dantzari eguna Sondikan.

—————

Back