2009.11.29: dantza taldea Algortako kaleetan

27/11/2009 19:40

 

Igandean, azaroaren 29a, Itxartu Euskal Dantzari Taldeak Algortako kaleetan egingo du dantza. Ekitaldia Getxoko Udalak antolatzen dituen Euskera eta Euskal Kulturaren Jardunaldien inguruan kokatu behar da eta biak ala biak Euskadi Autonomi Erkidegoak ofizialki izendatu zuen Euskeraren eguna dute iturburu (Xabierreko Frantziskoaren eguna, hain zuzen, abenduaren 3a).

 

Taldeek dantza egingo duten tokiak hauek dira: Satistegi Plaza eta Metro Plaza.

 

Ordutegia: 12:00etan hasita, gutxigorabehera 13:30etara arte.

 

Eguraldia kaskar jarriz gero, ekitaldi bakarra izango dute eta hori Zabala Eskoletako patioko aterpean burutuko da.

 

—————

Back