2009.11.08: Donibane Lohitzune - Hondarribia (egun osoko txangoa)

01/11/2009 10:03

 

Itxartu Mendigoizale Taldeak azaroaren 8an, igandea, egun osoko ibilaldi hau prestatu du.

Bi aukera:

  • Mendi-ostera: Donibane-ko Santa Barbara-tik (9:45etan  hasita) Hondarribia-ra (13:30 edo 14:00etan). Hauexek dituzu Ibilbide honen xehetasunak.
  • Turismoa: mendi-ostera egingo ez dutenak Hondarribian ibiliko dira 12:30ak arte eta gero Hendaiara joango dira (13:00etarako).
    • Lehenek zein bigarrenek Hendaiatik Hondarribi-ra itxasontziz igarotzeko auekra izango dute, han bertan 1,60 € ordaindu beharko dutelarik.

 

15:00etan Bazkaria Hondarribiko Batzokian, menu honekin:

  • Hasteko, bina kroketa.
  • Lehena: Hauetako bat aukeran: ganba-entsalada, arrain-zopa edo ilarrak urdaiazpikoarekin.
  • Bigarrena: Hemen ere bat aukeratu behar da: txahala-masaila, entrekota edo arraina (egun horretan dagoenaren arabera).
  • Postrea: tiramisu edo budina izozkiarekin.
  • Ardoa: crianza.
  • Kafea.

 

Arratsaldean: Hondarribian bertan.

Itzulera: 21:00etan edo, Algortan berriro.

 

Prezioa:

  • Autobusean doazenek:  30 €
  • Beren kotxez doazenek: 20 €

Ordainketa: Itxartu Mendigoizale Taldearen BBKko kontuan: 2095 0022 00 9106732999.

 

Hauxe da Itxartu Mendigoizale Taldeak argitaratu duen kartela

—————

Back