2009.09.12: Itxartu eguna

31/08/2009 08:14

 

 

ITXARTU EGUN berria antolatzeari ekin diogu jadanik. Arlo ezberdinetan gabiltzanok, bazkide izan baina gutxi eskuartzen dutenak, bazkide ez diren esku-hartzaileak, gure sendikoak,  laguntzaileak, laguntza eskaintzen diguten erakundeetako ordezkariak, enpresetakoak eta merkatariak elkartu nahi ditugu egun berezi horretan.

 

Aurten ITXARTU EGUNA IRAILAREN 12an, LARUNBATA, ospatuko nahi dugu. Gorde egizue, beraz, data hori, denon artean jai handi bat egin dezagun, aurreko urteetan egin dugun bezala.

 

Hauxe da egitaraua:,

    13:00 KALEJIRA ETA TRIKI POTEO

    15:00 BAZKARIA

    16:30 BAZKALONDOA: abestiak - jolasak

    18:30 HERRI KIROLAK

    19:30 SARDINADA ETA ERROMERIA

 

 

Antolaketa ahalik eta ondoen egin dezagun, ahal bada irailaren 4a baino lehen izena eman dezazuela eskatzen dizuegu, gaur hobe bihar baino. Bazkariaren prezioa 15 € da eta gaztetxuentzat berezia, 7 € baino ez. Ordaintzeko kontua hauxe da: BBK – 2095-0022-09-3830365261

 

Hauxe duzu Itxartu Egunaren kartela:

 

—————

Back