2009.03.28: Dantzari Talde osoa Algortako kaleetan

25/03/2009 11:55

 

Martxoaren 28an, larunbata, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Itxartu Euskal Dantzari Taldeko taldexka guzti guztiak arituko dira dantzan Algortako kaleetan zehar.

    

Bereziki bi tokitan eskainiko dituzte beren dantzak:

  • 18:15ak inguruan Satistegi plazan
  • 19:15ak inguruan Telletxen.

   

Ekitaldi honetan:

  • Dantza talde guztiek eskuartuko dute: txikiak, berdeak, ertainak, nagusiak eta helduak.
  • Musika Eskolako musikariek.

   

Eguraldi ona espero dugu, baina hala gertatuko ez balitz, ekitaldi bakarra eskainiko genuke Zabala Eskolako aterpean.

—————

Back